XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andaluzian bertsolariak kazetari

Kazetaritza mota asko ezagutu dugu berriematearen premia sortu zenetik.

Kazetaritzaren mota bat zen Moratoiko gudatearen ondoko korrikalari pizkor harek Atenasera eraman zuen berria.

Gure artean zenbait musika tresna erabili dira egun jakin batzuen berri emateko, hara nola txalaparta.

Ondoren egunkariak eta errebistak, irratia eta telebista asmatuak izan ziren.

Eta kazetarien zeregina piskanaka tajutzen joan zen.

Kazetaritza klasikoaz, kazetaritza ideologikoaz, kazetaritza berriaz eta beste zenbait kazetaritza motez hitzegiten den garai hauetan, hara nola Deia eta Herri Irratiak kazetaritzaren modu berri bat asmatua duten.

Ezaguna da gure herri honen bertsoetarako zaletasuna.

Eta bi bertsolari bidali dituzte Andaluziara bertatik berriak erreportajeak bidal ditzaten.

Baina bi bertsolarien kazetaritza modu berezi batetan emana izango da: bertsotan.

Kantatuz emango digute haiek Andaluzian ikusiko dutenaren eta sentituko dutenaren berri.

Bertsotan.

Oraingoan Patxi Etxeberria eta Juan Mari Narbaiza ez dira bertsolari soil izango.

Kazetariak izango dira eta Andaluziatik erreportaia kantatuak bidaliko dituzte egunero.

Zenbait harritu egingo da iniziatiba honetaz.

Gure herriko edozein egunkarik kazetari bat Andaluziara bidaliko balu hango berriak jaso ditzan ez litzateke inor harrituko.

Ez du inork harritu behar hango berriak oraingoan bertsolariek bidaltzen badizkigute.

Gainera Andaluziak ere badu bertsoetarako tradizioa eta, zentzu honetan, bi herri zaharren tradizioak uztartuko dira.

Andaluzian bertsolari. Andaluziatik kazetari.

Kazetaritza mota asko ezagutu dugu berriematearen premia sortu zenetik.

Iniziatiba hau erabat orijinala dugu.

Juan Narbaizak kantatu zuen bezala: .

Juan Mari Narbaiza y Patxi Etxeberria.